LibreOffice 7.3 laguntza
Hautatutako objektuaren tamaina aldatzen du edo kendu egiten du.
Egin klik testu-koadroan edo forman hura hautatzeko, eta ondoren...
Aukeratu Formatua - Testu-koadroa eta forma - Objektua - Objektua eta forma - Kokagunea eta tamaina - Kokagunea eta tamaina fitxa.
Ireki objektuaren laster-menua, eta aukeratu Kokagunea eta tamaina - Kokagunea eta tamaina fitxa.
'Kokagunea eta tamaina'menu-ikonoa
Sakatu F4 tekla hautapenaren ondoren, fitxa zuzenean irekitzeko.
Zehaztu zein den hautatutako objektuaren kokalekua orrialdean.
Koordenatu-ardatzak A zutabean - 1 errenkadan hastezn dira.
X koordenaguak negatiboak dira "eskuinetik ezkerrerako" taula batean.
Koordenatuak jatorriarekiko erlatiboak dira. Orrialdearen eduki-arearen ezkerreko/goiko izkina da hasierako jatorri lehenetsia.
Sartu hautatutako oinarri-puntua kokatu beharko litzatekeen koordenatu horizontala.
Sartu hautatutako oinarri-puntua kokatu beharko litzatekeen koordenatu bertikala.
Hautatutako oinarri-puntua zehaztutako Y eta X kokaguneetara mugituko da.
Oinarri-puntua beti itzuliko da ezkerreko/goiko izkinara elkarrizketa-koadroa berriro irekitzean.
Zehaztu hautatutako objektuaren tamaina.
Aldatu hautatutako objektuaren tamaina nahi den zabalera eta altuerara, hautatutako oinarri-puntuarekiko.
Sartu hautatutako objektuaren zabalera.
Sartu hautatutako objektuaren altuera.
Zabaleraren eta altueraren arteko erlazioari eusten dio elkarrizketa-koadroan zabaleraren eta altueraren ezarpena aldatzean.
Formetarako soilik.
Zehaztu hautatutako objektu edo markoaren aingura-aukerak. Aingura-aukerak ez daude erabilgarri elkarrizketa-koadro hori 'Estiloak' leihotik irekitzean.
Hautapena uneko orrialdean ainguratzen du.
Hautapen uneko paragrafoan ainguratzen du.
Hautapena karaktere batean ainguratzen du.
Hautapena karaktere gisa ainguratzen du. Uneko marraren altuera aldatu egindo da hautapenaren altuerara egokitzeko.
Hautapena inguruko markora ainguratzen du.
Egin klik saretaren oinarri-puntu batean, eta ondoren sartu hautatutako objektuaren neurri berriak Zabalera eta Altuera koadroetan.
Hautatutako oinarri-puntua finko geratuko da saretan. Objektuaren tamaina puntu horrekiko aldatuko da.
Hautatutako objektuaren kokagunea eta tamaina aldatu dadin eragozten du.
Objektuaren tamaina aldatzea eragozten du.
Hautatutako objektuak uneko orrialdean duen kokalekua zehazten du.
Hautatu objektuaren lerrokatze horizontalaren aukera. Aukera hori ez da egongo erabilgarri "ainguratu karaktere gisa" aukeratzen baduzu.
Sartu hautatutako objektuaren ezkerreko ertzaren eta Nora koadroan hautatutako erreferentzia-puntuaren artean utzi beharreko tartea. Aukera hori erabilgarri egongo da "Ezkerretik" hautatzen baduzu Horizontala kutxan.
Aukeratu hautatutako lerrokatze horizontalaren erreferentzia-puntua. Honako aukerak daude erabilgarri:
Paragrafo-area: Objektua paragrafoarentzat erabilgarri dagoen zabalera osoa, koskak barne, kontuan hartuta kokatzen da.
Paragrafoko testu-area: Objektua paragrafoaren testuarentzat erabilgarri dagoen zabalera osoa kontuan hartuta kokatzen da. Koskak ez dira kontuan hartzen.
Ezkerreko paragrafo-ertza: Objektua paragrafoaren ezkerrean erabilgarri dagoen koska-espazioaren zabalera kontuan hartuta kokatzen da.
Eskuineko paragrafo-ertza: Objektua paragrafoaren eskuinean erabilgarri dagoen koska-espazioaren zabalera kontuan hartuta kokatzen da.
Ezkerreko orrialde-ertza: Objektua orrialdearen ezkerreko ertzaren eta paragrafoaren ezkerreko ertzaren artean erabilgarri dagoen koska-espazioaren zabalera kontuan hartuta kokatzen da.
Eskuineko orrialde-ertza: Objektua orrialdearen eskuineko ertzaren eta paragrafoaren eskuineko ertzaren artean erabilgarri dagoen koska-espazioaren zabalera kontuan hartuta kokatzen da.
Orrialde osoa: Objektua orrialdearen zabalera osoa, ezkerreko orrialde-ertzetik eskuinekoraino, kontuan hartuta kokatuko da.
Orrialdearen testu-area: Objektua orrialdeak testurako erabilgarri duen zabalera osoa, ezkerreko orrialde-marjinatik eskuinekoraino, kontuan hartuta kokatuko da.
Karakterea: Objektua karaktereak erabilitako tarte horizontala kontuan hartuta kokatzen da.
Kontuan izan erabilgarri egongo diren aukerak 'Ainguratu' ezarpenaren araberakoak izango direla. Hortaz, goian zerrendatutako aukera guztiak ez dira zertan bistaratuko.
Hautatutako lerrokatze-aukeren emaitza 'Aurrebista' koadroan erakutsiko dira.
Orrialde bikoitietako lerrokatze horizontalaren ezarpenak alderantzikatzen ditu.
Hautatu objektuaren lerrokatze bertikaleko aukera.
Objektu bat altura finkoarekin ainguratzen baduzu markora, "Behean" eta "Erdian" lerrokapen-aukerak bakarrik egongo dira erabilgarri.
Sartu hautatutako objektuaren goiko ertzaren eta Nora kutxan hautatutako erreferentzia-puntuaren artean utzi beharreko tartea. Aukera hori erabilgarri egongo da "Goitik" edo "Behetik" (karaktere gisa) hautatzen baduzu Bertikala kutxan.
Aukeratu hautatutako lerrokatze bertikalaren erreferentzia-puntua. Honako aukerak daude erabilgarri:
Marjina: Ainguratze mota bat edo bestea izan, objektua goiko marjinaren eta karakterearen arteko tartea kontuan hartuta kokatuko da ("Karakterera" ainguratzea) edo aingura kokatuta dagoen paragrafoaren beheko ertzean ("Paragrafora" ainguratzea).
Paragrafoko testu-area: Objektua aingura kokatuta dagoen paragrafoaren altuera kontuan hartuta kokatuko da.
Orrialde osoa: Objektua orrialde-altuera osoa, goiko orrialde-ertzetik behekoraino, kontuan hartuta kokatuko da.
Orrialdearen testu-area: Objektua testurako erabilgarri dagoen altuera osoa, goiko marjinatik behekoraino, kontuan hartuta kokatuko da.
Karakterea: Objektua karaktereak erabilitako tarte bertikala kontuan hartuta kokatuko da.
Testu-lerroa: Objektua aingura kokatuta dagoen testu-lerroaren altuera kontuan hartuta kokatuko da.
Oinarri-lerroa: Objektua testuaren karaktereak kokatzeko erabiltzen den oinarri-lerroa kontuan hartuta kokatuko da. "Karakterera" ainguratzean soilik dago erabilgarri.
Errenkada: Objektua ainguraren kokagunea duen errenkadaren altuera kontuan hartuta kokatuko da. "Karakterera" ainguratzean soilik dago erabilgarri.
Hautatutako objektua objektu hori ainguratuta dagoen testuaren diseinu-mugen barruan mantentzen du. Hautatutako objektua dokumentuko edozein lekutan kokatzeko, ez hautatu aukera hori.
Modu lehenetsian, Testua aukera hautatuta dago OpenOffice.org 2.0 baino zaharragoa den Writer bertsio batekin sortutako dokumentu bat irekitzen denean. Hala ere, aukera hori ez dago hautatuta Microsoft Word formatuko (*.doc) dokumentu bat sortzen edo irekitzen denean.
Marrazki-objektuaren tamaina sartutako testuaren tamainari egokitu beharko litzaiokeen zehazten du.
Objektua testua baino txikiagoa bada objektuaren zabalera testuaren zabalerara arte zabaltzen du.
Objektua testua baino txikiagoa bada objektuaren altuera testuaren altuerara arte zabaltzen du.
'Egokitu' aukera testu-koadroetarako soilik dago erabilgarri. Formak testuetara egokitzeko, erabili Formatua - Testua.