LibreOffice 7.4 laguntza
Hainbat gelaxkatan datuak eta balioak sartzea sinplifika dezake Calc-ek. Zenbait ezarpen alda ditzakezu, zure hobespenetara egokitzeko.
Bi eginbide erabil ditzakezu datu-bloke bat eskuz sartzen laguntzeko.
Izenburu-errenkada baten azpiko errenkadan, gelaxka batetik bestera joan zaitezke Tabuladorea tekla sakatuz. Uneko errenkadako azken gelaxkan balioa sartu ondoren, sakatu 'Sartu'. Uneko blokeko lehen gelaxkaren azpian jarriko du kurtsorea Calc-ek.
3. errenkadan, sakatu 'Tabuladorea' tekla B3 gelaxkatik C3, D3, eta E3 gelaxketara joateko. Ondoren, sakatu 'Sartu' B4 gelaxkara joateko.
Select the area where you want to input values. Now you can start to input values from the cursor position in the selected area. Press the Tab key to advance to the next cell or Shift + Tab to move backward. At the edges of the selected area the tab key jumps inside the selected area. You will not leave the selected area.
Hautatu B3 eta E7 arteko barrutia. Orain B3 zure sarreraren zain dago. Sakatu Tab hautatutako arearen hurrengo gelaxkara joateko.
Ikusi Elkarren ondoko gelaxketan oinarritutako datuak automatikoki betetzea.